
Zibersegurtasunari buruzko aholkuak turismo-sektorearentzat
Gaur egun, gutako edozein izan daiteke zibereraso baten biktima, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean edo enpresa mailan. Turismo-sektoreko enpresak ez dira salbuespena. Are gehiago, badira hotelei, jatetxeei... eraso egiteko espezifikoki diseinatutako zibererasoak. Gero eta beharrezkoagoa da ingurune seguruak eta fidagarriak eraikitzea, are gehiago bereziki babestuta dauden bezeroen datuak erabiltzen dituzten negozioen kasuan. Gaur egun ohikoenak diren eraso batzuk eta sektoreko enpresek jasandako benetako erasoen adibide batzuk ikusiko ditugu ikastaro honetan. Gainera, eraso horiek prebenitzen lagun diezaguketen aholku eta tresna batzuk ere ikusiko ditugu.
Data: Irailak 29 eta azaroak 30
Ordua: 09.00 - 13.00
Iraupena: 4 h
Webinar online
Doakoa