Saltar al contenido principal

Barnetegi Teknologikoa (Turismo Sektorea)

Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez eta Basquetour-en eskutik, turismoari egokitutako barnetegi teknologikoak antolatu ditu, gehien bat, enpresa txiki eta mikro-enpresetako kudeatzeileei zuzenduak.

Guztira, hiru barnetegi ospatuko dira. Gaur, lehenengoa, Arabako Argomanizeko paradorean egiten ari dira eta gainontzeko biak, udazkenean izango dira, Bizkaian eta Gipuzkoan, zehazteke dauden egunetan.

Barnetegiak aurrez aurrekoak eta egun batekoak dira, goizez eta arratsaldez, eta lan talde murriztu batek parte har dezake bakoitzean.

“Egiten ikastea”-ren metodología jarraituz, bertan KTen erabileran saioak egiten dira, bai emankortasun tresna moduan baita ere negozio turistikoaren kudeaketa eta hedapenerako tresna moduan.

Basquetour-en dirulaguntza aplikatuta, barnetegi bakoitzak pertsonako 20 euroko kostua du.

>> INFORMAZIO GEHIAGO

Esta página web utiliza cookies tanto propias como de terceros para medir visitas y fuentes de tráfico web. La base legal es el consentimiento del usuario, salvo en el caso de las cookies técnicas, que son imprescindibles para navegar por esta web. El titular de la web, responsable del tratamiento de las cookies, y sus datos de contacto son accesibles en el Aviso Legal.

Opciones de cookies